lunes, 28 de enero de 2008

euskal mendizaleok EHNA eskuan,beste pauso bat gailurrerantz



Ongi dakizuen bezala azken urteotan makina bat lan egiten dihardugu euskal naziotasuna eta gure nortasuna agertzeko dugun eskubidearen alde. Esparruz esparru, poliki poliki lanean ari gara euskal herritarrok munduaren aurrean garen bezala agertu ahal izateko. Alegia euskal herritar gisa agertzeko eta ez espainiar edo frantses herritar modura.

Esparruz esparru esan eta Euskal Herriko mendizaleongana zuzentzea otu zaigu. Kontua da 2007ko urtarrilean Euskal Mendizale Federakuntzari EHNA onar zezan eskatu geniola eta egun EHNArekin mendian federa daitekeela.
Gaur egun, Brokers eta Helvetia aseguru etxeek EHNA onartzen dute aseguru poliza egiterakoan.
Gure uste apalean oso pausu garrantzitsua da Euskal Herriko Naziotasun Aitormena onartzea. Finean gure nortasuna agertzeko eskubidea bermatzen delako.
Laster irekiko da Federatu txartela berritzeko epea eta ongi dakigun bezela milaka eta milaka euskal herritarrek berrituko dute medizale federatu txartela. Horregatik dei egiten dizuegu, euskal herritar gisa agertuaz, EHNArekin berritu dezazuten.
Guztion artean indarrak bilduz lor dezakegun helburu txiki bat da hau. Pauso txiki bat bide luze batean, baina era berean pauso garrantzitsua.


BAI EUSKAL HERRIARI

No hay comentarios: