lunes, 7 de diciembre de 2009

ABENDUAK 27 KIROLHARRIA



Azken urteotan, abenduko oporraldia euskal sentimendua dugun kirolariok biltzeko erreferentzi garaia bihurtu da. Gaur hemen bildu garenok, aipatutako norabidean, euskal kirolariok jasotako babesa baliatzera gatoz. Eta aditzera eman nahi dugu, urrats zehatzak ematen ari garela.

Kirol munduaz gozatu eta Euskal Herria aintzat hartzen dugun guztioi, elkartzeko beharra sortu zaigu. Elkarren berri izan eta norabide berean antolatzeko deia zabaltzen ari gara. Honela, bide berri bat hasi eta aukera berriak zabaltzeko.

Zentzu horretan, lehenengo harria abenduaren 27an jarriko dugu Donostiako Belodromoan ospatuko dugun “KIROLHARRIA” deitu diogun ekitaldian. Aurrenengo aldia izango da zazpi lurraldeetako euskal kirolariok elkartu eta gure kabuz, guk antolatuko dugun zerbait egiten dugula. Gure gustukoa, gure neurrikoa eta gure beharretarako.

Eguna gerturatu ahala aurkeztuko dizuegu egitaraua. Kirol jaia izanik, kirola izango da protagonista nagusia, baina musikari, bertsolari, antzezle eta kide ugari ari zaizkigu jada elkartzen. Bertaratuko zareten guztiok, gogoan geratuko zaizkizuen hainbat momentu bizi ahal izango dituzue.

Hartu gogoan, abenduaren 27an, arratsaldeko 17.30etan, Donostiako Belodromoan “KIROLHARRIA”. Han elkartuko gara!!

No hay comentarios: